Aireztatzea

Aireztatzea

KAM (VMC) mota guziekin lan egiten dugu, RGE Aireztatzea kalifikazioa ukanik, zure proiektua aztertzen eta dimentsionatzen dugu.

Ongi instalaturiko KAM (VMC) batek, energia aurreztean parte hartzen, aire kutsatua aterarazten eta hezetasuna babesten du.

KAM (VMC) mota guziekin lan egiten dugu, RGE Aireztatzea kalifikazioa ukanik, zure proiektua aztertzen eta dimentsionatzen dugu.

KAMaren egitekoa, zure etxebizitza barneko airea berritzea da

Jario sinpleko KAMa

Eraikin bateko airea molde kontrolatuan berritzea ahalbidetzen duen aireztatze sistema da. Haren garrantzia aspektu desberdinetan datza: Osasuna, Erosotasun termikoa, Barneko airearen kalitatea, Hezetasunarekin loturiko arazoen prebentzioa.

KAM bat baitezpadakoa da, energia aurrezpenak egitearekin batera osasuna, erosotasuna eta eraikin bateko barneko airearen kalitatea bermatzeko.

Jario bikoitzeko KAMa

Erauzten den airearen berotasunaren parte bat berreskuratzearekin batera eraikin bateko airea berritzea ahalbidetzen duen aireztatze sistema da. Hona nola funtzionatzen duen jario bikoitzeko KAM batek:

  1. 1. Kutsaturiko airearen erauzketa: 1. ario bikoitzeko KAMaren kasuan, erauzketa hodiak sukaldea, bainu gela eta komunak bezalako etxeko gela hezeetan kokatzen dira. Hodi horiek aire kutsatua xurgatzen dute eta kanpora aterarazten.
  2. 2. Sartzen den airearen aitzinetik berotzea: 2. Erauzten den airea, berotasunez kargatua dena, aireztatze sisteman kokatua den trukatzaile termiko batetik pasatzen da. Trukatzaile horrek, erauzten den airearen berotasunaren parte bat gehitzen dio sarrarazten den aire freskoari.
  3. 3. Aire berriaren ufatzea: 3. Aitzinetik beroturiko airea egongela, logela etab. bezalako bizi geletan ufatzen da. 3. Ufatze hodiak instalatzen dira, eraikin guzian aire freskoa molde homogeneoan banatzeko gisan.
  4. 4. Airearen filtratzea: Ufatua izan aitzin airea filtroetatik pasatzen da, kanpoko airean presente diren partikula finak, alergenoak eta ekai kutsagarriak desagerrarazteko gisan. Horrek barneko airearen kalitate ona atxikitzea ahalbidetzen du.
  5. 5. Aireztatzearen erregulatzea: 5. Jario bikoitzeko KAMa aire jarioa beharren arabera erregulatzea ahalbidetzen duten sistemez hornitua da. 5. Aireztatzearen abiadura gelaren, jende presentziaren edo aire kalitatearen aldaketaren arabera doitzen ahal da.

Laburbilduz, jario bikoitzeko KAM batek gela hezeetako aire kutsatua erauziz, trukatzaile termiko baten bidez erauzi den aire horren berotasuna berreskuratuz, sartzen den airea filtratuz eta bizi geletan ufatuz funtzionatzen du. Horrek, berotasunaren parte bat berreskuratzearekin batera, barneko airea berritzea ahalbidetzen du, gisa horretan energia aurreztean eta erosotasuna termikoan parte hartuz.